XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artzapezpikuaren etxean egindako zelda batetan igaroak nituen aurreko bost egunak.

Erdi-aroko kalabozo bat zirudin: jendetza haundia zen preso, baina toki gutxi; bost axol nun presoak sar.

Nere kalabozoz ez nintzen kexu: ez bai nuen hotzik, baina bakar-bakarrik nintzen; hau luzarora kexagarriagoa da.

Gela hontan berriz, lagunak ba nituen.

Joanek ez zuen hitzik ere egiten, beldurturik zegoen eta gainera haur bat besterik ez zen iritziren bat emateko.

Hitzlari bikaina zen Tom eta gazteleraz oso ondo mintzatzen zen.

Ospital azpi hartan lau aulki zahar ta exer-leku luze bat ba zeuden.

Sar arazi ginduztenean, exeri ta ixilik geratu ginen.

Gero Tom-ek: - Izorratuak gaituk.

- Hirekin natxiok, - esan nion - baina ene ustez gazte hau libro utziko ditek.